KOLABORATZAILEAK

Michel Gaztambide, jurado de Begiradak

Michel Gaztambide

Gidoilari izan da 20 film baino gehiagotan. Goya saria eskuratu zuen, 2012an, No habrá paz para los malvados filmaren gidoiarengatik. Behiak gidoiarekin sari ugari jaso zituen. Hainbat eskola eta unibertsitatetan gidoigintza irakasten du, besteak beste, Donostian, Bartzelonan, Madrilen, Valentzian…

Mentxu Arrieta, jurado de Begiradak

Mentxu Arrieta

Gizarte psikologian CUM LAUDE doktorea. Kriminologian diplomaduna eta Sexologian masterra. Gidoigile, margolari, poeta, aktore komiko (Clown), antzerki-zuzendaritzan laguntzaile, hizlari. Protagonistakide izan zen Jorge Gil zuzendariaren El método Arrieta dokumentalean.

Esperanza Luffiego, jurado de Begiradak

Esperanza Luffiego

Ikus-entzunezko komunikazioan lizentziaduna Madrilgo Unibertsitate Complutensean, 1982-1987. Egun, Donostiako Zinemaldiko Industria Saileko erantzunkide da 2012tik. Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroko ikus-entzunezko koordinatzailea, 2008-2012. Zinemaren eta Ikus-entzunezko Bitartekoen Historiako irakaslea Donostiako Deustuko Unibertsitateko Giza Zientziatako fakultatean, 1999-2003. Sarobe Arte Eszenikoetako Zinema Aretoko koordinatzailea, 1994-2002. Programazio-arduraduna Andaluziako Filmotekan, 1990-1991. Andoaingo ESCIVI (Zine eta Bideo Eskola) lanbide heziketako zentroan, Zuzendaritzako, Gidoigintzako eta Ikus-entzunezko Lengoaiako irakasle, 1988-1990.

Zuriñe Adrada

Artearen Historian lizentziaduna. Pedagogoa eta ARte Niño tailerretako eta Ikertze elkarteko fundatzailea. ARte Niño Espainian sortutako lehen haur-tailerra da, 1983an sortu zen, Donostiako San Telmo Museoan. Zazpi urte beranduago, Ikertze bilakatu zen, eta lengoaia berriak txertatu ziren: musika eta adierazpen dramatikoa. Ondoren hezitzaileei zuzendutako SAT ikastaroa egin zuen, eta auto-ezagutza eta ulermenerako bideak ireki zizkion, bai pertsona gisa eta bai hezitzaile gisa. Esperimentatzailea eta arakatzailea, betiere haurraren eta haurrarentzako begiradarekin.

Josune Lasa

1980 eta 1984 urteak bitartean, moda-diseinuan aritu zen Donostiako «Perplejos» taldean. 1983an, figuringile gisa lehen lana egin zuen Adiós pequeña filmean. Ordutik, film askotan Arte departamentuan lan egin du. Egun CIMAko kide da, Espainiako Emakume Zinegileen Elkarteko partaide, eta antzerkirako jantziak ere diseinatzen ditu.

Javi Aguirre

Argazki-zuzendaria. Lanean hasi zenetik, egitasmo askotan parte hartu du, film luze nahiz laburretan, eta baita publizitate-iragarkiak nahiz bideoklipak egiten ere. Handia azken lanarekin, argazkilaritza-zuzendaritzaren Goya saria irabazi zuen. Azken lanen artean film hauek ditu: Kalebegiak, Acantilado, Amama eta Loreak.

Jon Garaño

Zinema-zuzendaria. 2001ean, beste kide batzuekin batera, Moriarti ekoiztetxea sortu zuen, eta zuzendari eta gidoilari gisa lan egin du ikus-entzunezko egitasmo askotan, besteak beste, Donostiako Zinemaldian estreinatu berri den La trinchera infinita lanean, 2018an 10 Goya sari irabazi zituen Handia filmean eta baita 2014ko Loreak eta 2010eko 80 egunean pelikuletan ere. Hainbat film labur eta dokumental ere egin ditu ibilbide profesionalean.

Fina Salegi

Ekoizlea. 1980an, ekoizpen-zuzendari gisa ekin zion lan-ibilbideari film luze, dokumental nahiz publizitate-iragarkietan. Nazio mailan, ekoizpenean lan egin duen lehen emakumeetariko bat izan da. Ekoizle eta zuzendari handiekin lan egin du, bai zineman eta baita publizitatean ere.

Manuela Gómez

Bigarren hezkuntzan filosofiako irakaslea da; Filosofia 3/18ko formatzaile eta GrupIREF taldeko kide 1990etik. Begiradak zinemaldiko Zinema eta Hezkuntza Foroaren moderatzailea da lehen ediziotik.

Teresa Vicente Illoro, jurado de Begiradak

Teresa Vicente Illoro

Arte Ederretako ikaslea Madrilgo Unibertsitate Conplutensean. Espezializazio-ikastaro asko egin ditu: José Carralero paisaiako katedratikoak eskainitako Paisaia ikastaroa eta erdi-mailako argazkilaritza ikastaroa, DAETSAMen. Hainbat egitasmo profesionalen antolakuntzan parte hartu du: Badajozen, Villafranca de los Barroseko Vía de la Plata film laburren zinemaldian, Donostiako Begiradak zinema amateurreko nazioarteko zinemaldian eta Blanca Zaragüetak zuzendutako Aquí es posible, Comunicación S.L. film laburrean.

Unai Guerra

Zinegilea eta Larrotxene kultur etxean irakasle. Ikasleekin egiten diren solasaldietan parte hartzen du, eta Larrotxenerekin lankidetza koordinatzen du, kultur etxe horrek urtero parte hartzen baitu zinemaldi honetan ikus-entzunezko lantegietan egindako film laburrekin.

Aizpea Goenaga

Zinemagile eta aktorea. Ohiko kolaboratzaile da zinemaldi honetan; ikasleekin egiten diren elkarrizketatan eta Zinema eta Hezkuntza Foroko jarduera guztietan parte hartzen du. Aurten bera arduratuko da Sari Banaketa Ekitaldia sortzen eta zuzentzen.

Olatz Beobide

Antzerki-zuzendaria eta aktorea. Proiekzioetara joaten diren ikasleekin egiten diren solasaldietan parte hartzen du urtero. Aurten Zinema ikasgelan programa egin du Donostiako San Jose ikastetxean, eta horien lana ere zinemaldi honetan aurkeztuko da.

Fernando Vera

Ikertzeko ohiko kolaboratzailea, hainbat zentrotan Zinema ikasgelan programa egiten du. Gainera, aurten, Begiradak zinemaldiko programaren barruan ikasleekin egingo diren solasaldietan parte hartuko du.

Enrike Amilibia

Aktorea. Enrikek Ikertzerekin kolaboratu ohi du zinema-programa guztietan. Zinemaldian beti aktore gisa parte hartu izan du. Baina aurten ekoizpen-taldeko kide izango da, eta Ekitaldiaren kudeaketan lan egingo du.

Joseba Huegun

Zinema eta bideoko ikaslea Atzegin. Ekoizpen-taldeko kide da. Urtero, parte hartzen du Zinemaldiko jarduera guztiak kudeatzen.

Dani Pajares

Zinema eta bideoko ikaslea Atzegin. Ekoizpen-taldeko kide da. Urtero, parte hartzen du Zinemaldiko jarduera guztiak kudeatzen.

Víctor Lumbreras

Zinema eta bideoko ikaslea Atzegin. Ekoizpen-taldeko kide da. Urtero, parte hartzen du Zinemaldiko jarduera guztiak kudeatzen.

Andoni de Carlos

Zinematografian eta Ikus-entzunezko Arteetan diplomaduna TAI Arte eta Ikuskizunen Goi Mailako Eskolan, gidoigintzan espezializatua. Ondoren, gidoigintza aurreratuko hainbat ikastaro egin zituen, eta, 2015ean, lanean hasi zen film luzeetako eta telebistako telesailetako gidoilari gisa. Azken lanen artean dugu Handia, Moriartik eta Irusoinek ekoitzitako film luzea, eta horrekin Jatorrizko Gidoi Onenaren Goya saria irabazi zuen 2017an.

Iñigo Lavado

Nazioarteko ospea duen sukaldaria. Lanean aritu da Martín Berasategi, Ferrán Adriá, Pedro Subijana, Alain Ducasse eta Luis Irizar bezalako sukaldari handiekin. Urteak eman ditu ikasten ahalegin, exijentzia eta dedikazio handiarekin. 2000 urtetik, SINGULAR bere jatetxea zuzentzen du, Irungo Ficoba azoka-esparruan. Zirrara eragiten diote erronkek eta hainbat egitasmootan murgildurik bizi da, eta horiek aukera eskaintzen diote gustukoen duen hori, alegia, sukaldaritza partekatzeko eta disfrutatzeko. Begiradak zinemaldian parte hartzea erronka handia izango da beretzat eta guretzat, eta zalantzarik gabe ezusteko handi bat publikoarentzat.

Paco Sagarzazu

Zinema eta antzerkiko aktorea. Lehen aktore-lana La fuga de Segovia filmean eskuratu zuen, eta, momentu hartatik aurrera, zineman lanean aritu da profesional gisa, ekoizpen ugaritan parte hartuz. Azken lan ezagunenen artean ditugu Cuéntame cómo pasó telesaila, eta Aupa Etxebeste! eta Balada triste de trompeta filmak.

Alazne Ameztoy

Soinu-teknikaria. Zinema eta telebistako telesail eta film askotan lan egin du soinu laguntzaile gisa, honako hauetan adibidez: Frío sol de invierno, Aupa Etxebeste!, Amama edo Handia, besteak beste. Hogeita hamar film labur eta publizitate-iragarki baino gehiagotan parte hartu du. Berriki, soinu-teknikari gisa aritu da honako film hauetan: Telmo Esnalen Dantza filmean, Koldo Almandozen Oreina lanean eta Moriartiren La Trinchera Infinita pelikulan.

Iñaki Salvador

Piano-jolea, musika-moldatzailea eta konposatzaile euskaldun honek Piano, Akordeoi, Harmonia, Kontrapuntu eta Fuga ikasketa klasikoak egin zituen; maisu prestigiotsuak izan zituen, besteak beste, Jesús González Alonso eta Francisco Escudero García de Goizueta. Musika moderno eta jazzaren esparruan autodidakta izan da hein handi batean, baina honako musikarien mintegiak jaso ditu: Dave Liebman, Richie Beirach, Billy Hart eta Roc McLlure. Gainera, Bartzelonako eskola entzutetsuetan azken graduak egin zituen, bai Taller de Musics edo bai L’AULA de Música Moderna i Jazz delakoetan, 80eko hamarkadan. Jarduera pedagogiko handia du hainbat eskola eta kontserbatorioetan eskolak eta mintegiak ematen, horien artean azpimarragarri L’AULA de Música Moderna i Jazz eta hiri bereko Taller de Musics entzutetsuetan. Musika modernoko irakasle izan da Donostiako Jazzle eskolan eta Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolan. Egun, Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian jazz-pianoko irakaslea da. Ana Pimientarekin batera Vaivén produkzioak antzerki-konpainia dauka. Zinemaldi honetako kolaboratzaile da hasiera-hasieratik.

Santi Ugalde

Kale-antzerkia du bokazio. TRAPU ZAHARRA konpainiako sortzaile, 30 urte baino gehiago daramatza gure hiri eta herriko kaleetan antzezten.
Telebistako aktore gisa, Vaya Semanita EITBko saioko Joxeporen pertsonaia du ezagunena. Egun, Allí abajo Antena 3 kateko telesailean Sabino Goikolearen papera egiten du.

Telmo Esnal

Euskal zinemako zuzendaria. Zuzendaritza-laguntzaile gisa murgildu zen zinemaren munduan. 1996an, Asier Altunarekin batera lehen film laburra egin zuen: Txotx. 2005ean, lehen film luzea zuzendu zuen, Aupa Etxebeste!, Asier Altunarekin batera hori ere. Dantza bere azken filmak euskal dantza tradizionalari distira ematen dio; herri baten historia kontatzen du, mendeetan zehar, lau urtaroez baliatuz.

Topic

Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa. 2009ko azaroan inauguratu zuten. Egitasmo berezia, erakargarria eta interesgarria da, eta irudimenaren, berrikuntzaren eta originaltasunaren aldeko apustua egiten du. Txotxongilogintzari soilik eskainitako Europa guztiko zentro bakarra da. Bokazio erabatekoa duen gune gisa, TOPIC mundu guztiko titiriteroentzako topagune ere bilakatu da. Ikasteko, erakusteko, ikertzeko, ekoizteko eta esperientziak, informazioa, hausnarketak eta lanak partekatzeko tokia da; abangoardia-gune eroso, funtzional eta ekipamendu maila handikoa.