EPAIMAHAIA 2021

Alicia Guadalupe
Alicia Guadalupe, San Jose ikastetxean aurrera eramandako Zinema Ikasgelan proiektuari esker murgildu zen zinemaren munduan. 2020an, film labur bat egin zuen lurraren eta metatutako zaborraren inguruan, eta hurrengo urtean, nerabeek covidari buruz zuten ikuspegia zein gazteek etorkizunaz pentsatzen zutena jorratzen zuen lana garatu zuen.

Isabel Soria
Isabel Soriak (Zaragoza, 1974), hogeita bost urte baino gehiago daramatza kultura-arloan lanean, 25 dokumental historiko eta zazpi film labur ekoitzi, zuzendu eta idatzi dituelarik. Horrez gain, hiru liburu ere idatzi ditu eta bere interes nagusien artean kultur ondarea ikuspegi holistikotik defendatzea da.

Cesare Maglioni
Cesare Maglionik ingurumeneko dokumental eta fikziozko lan ugari zuzendu ditu, nazioarteko 200 jaialditan baino gehiagotan hautatu eta sarituak izan direnak. Zenbait lan profesionaletan parte hartu du argazki-zuzendari gisa, eta gaur egun, ikus-entzunezko bi produkzio ditu esku artean b<egiak ikus-entzunezko sorkuntza kolektiboarekin batera.

Vesna Tripkovic
Vesna Tripkovic, haurrei eta nerabeei bideratutako Eslovenian ospatzen den ZOOM nazioarteko zinemaldiaren buru izan da urte askoan. Helburua gazteei beren lana aurkeztu eta erakusteko aukera ematea da, bai eta Esloveniako zein mundu osoko lankideen lanak ikusteko aukera izatea.

Jon Santamaría
Ikusentzunezko Komunikazioa “UPV/EHU” (2014-2018). SICUE “Universitat Rovira i Virgili”n (2017-2018) eta Masterra Zine Muntaian “Escuela Superior de Cine y Audiovisuales de Catalunya” (ESCAC) (2018-2019). Ikusentzunaranganako grina mantenduz, amateurrak diren festibaletan saritutako laburmetraien sortzailea. Argazkilaritza edizio klaseak eman ditu ESCACen eta “La Hormiga Fest”en (Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea UPV/EHU). Tarragonako “REC” festibalaren Epaimahai Gaztea (2017) eta PesMes sariaren irabazlea mikroenpresa mailan (2017). Gaur egun bideo produkzioa du lanbide, erakunde ezberdinekin lan egiten, Estudio Mariscal eta IKERTZE besteen artean.