VII ZINEMA ETA HEZKUNTZA FOROA

Begiradak Nazioarteko Zinemaldi Amateurraren barruan, urtero, Zinema eta Hezkuntzari buruzko Foroa antolatzen da.

Zinema hezkuntzan baliabide edo tresna modura erabiltzea testuingurua izanik, gai bat aukeratu eta horren inguruan sakontzen dugu. Aurten, gonbidatutako hainbat profesionalen laguntzarekin, teknologia berriek kulturara ematen diguten sarbideari buruz hausnartu dugu.

IKTak ikasleen bizitzaren parte dira eta bide hauetatik iristen zaizkien edukiek beren pentsamendua moldatzen dute.

Zer arrazoi legoke hizkuntzen arteko elkargune hori, edo, eskolako testuinguruan teknologia berriek duten garrantzia ez aztertzeko?

Gailu berri horien erabilera ulertzea, duten bi-noranzko izaera pentsatzea edo gizarte garaikidearen azterketan duten garrantzi ukaezinak dakartzan erronkak pentsatu eta partekatuko ditugu besteak beste.

Foroari buruzko materiala descargatu dezakezu

Esther Uria

Esther Uria Iriarte. Arte Eszenikoetan ibilbide profesionala duen hezkuntzako doktorea. Gaur egun EHUko irakaslea eta GANDERE ikerketa-taldeko kidea da. Unibertsitateko Eszena Arteak (unea) elkarteko buru ere bada.

Estibaliz Aberasturi

EHUko irakasle titularra eta ikertzailea. Bere ikerketa- eta irakaskuntza-ibilbidea irakasleen prestakuntzari, berrikuntza pedagogikoari eta hezkuntza-testuinguruetako ikusizko arteen ikerketa eta ikaskuntzari lotuta dago nagusiki.

Josian Llorente

Josian Llorentek “Art Electronic i Disseny Digital” gradua gauzatu zuen Media Center for Art and Design MECAD-ESDI zentroan, eta dinamizatzaile digital, teknologia-hezitzaile eta kultura-kudeatzaile gisa lan egin du, maker zein medialabs espazioetan teknologiaren erabilera herritar, sozial eta sortzaileak eta kultura-, hezkuntza- eta unibertsitate-esparruak uztartzen dituzten proiektuetan.

Karlos Garaialde

Bizitza osoa irakasle gisa disfrutatzen zein koordinazio- eta zuzendaritza-lanetan konprometituta. Ikus-entzunezkoek pertsonen formakuntzan duen eraginean sinesten du, interes berezia duelarik zinemak ezagutza, espiritu kritikoa eta balioen eraikuntza sustatzeko hezkuntza tresna-gisa duen ahalmen handian.

Joanna Empain

Joanna Empain, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Hezkuntza Zientzien Fakultateko bideo-artista, irakasle eta ikertzailea da. Egun, harreman pedagogikoak eta ikasteko espazioak ikuspegi kritiko eta feministetatik aztertzen/birpentsatzen dihardu, ikerketa (audio)bisuala, narratiboa eta arteetan oinarritutakoa erabiliaz.

Elkarrizketa eta praktikarako gune bat da, ikasgeletan ikus-entzunezko lengoaia sartzeko formulak bilatu ahal izateko. Elkarrizketa-taldea zinemako profesionalek, lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza eta irakasle eskolako irakasleek, ikasleek eta ordezkari instituzionalek osatzen dute.
Dagoeneko 6 foro egin ditugu Begiradak zinemaldiaren barruan, eta urtero helburu zehatz bat izaten du:
  • 2015eko foroa: ikasgelako zinemak estatu maila dituen askotariko esperientziak biltzeko mahai-ingurua.
  • 2016ko foroa: Begiradak zinemaldiko lehen Zinema eta Hezkuntza Foroa sortu zen ikasgelako zinemako lana sustatzeko ekimen zehatzak proposatzeko helburuarekin. Estatu mailan, ikasgelan zinema egiten duten hainbat ordezkari bildu genituen; eskoletan ikus-entzunezko hezkuntza sustatzeari buruzko hausnarketaren abiapuntua izan zen.
  • 2017ko foroa: hausnarketarako eta eztabaidarako gune hau bultzatu genuen; Espainia guztiko 25 hezitzaile eta ikasle baino gehiagok parte hartu zuten, ikuspegi ez soilik zinematografikoa baizik didaktiko eta berritzailea eskaintzeko helburuarekin, ikastetxeetako hezkuntza sendotzeko.
  • 2018ko foroa: irakasleei eta erakundeetako ordezkariei zuzendutako ikus-entzunezko praktika bat egin genuen, erakusteko nola landu daitezkeen hainbat hezkuntza-gaitasuna ikus-entzunezko ariketa bat egitean, alegia, nola lan egin zinemarekin ikasgelan.
  • 2019ko foroa: urte horretan Giza Eskubideei eskaini zitzaion foroa. Horretarako Giza Eskubideen gaia lantzen zuten bigarren hezkuntzako eta batxilergoko ikasleek egindako film laburrak ikusi genituen eta horiei buruz hitz egin. Ikasle, irakasle, zinemako profesional eta erakundeetako ordezkariek eztabaidan parte hartu zuten, eta balioa eman zitzaion zinemarekin eta zinemaren bidez lan egitearen esperientziari.