PROFESIONALEN ETA IKASLEEN ARTEKO TOPAKETA

Ángel Aldarondo
Bi hamarkadatan, bere lana publizitate, telebista, bideoklip eta film laburretara bideratu du. Duela gutxi Hondar Ahoak eta Una Historia de Vasconia serieak edo A Bocados programa idatzi ditu, eta Su Hotza seriea eta Rafael Berriori buruzko dokumentala sortzeko prozesuan dago.

Blanca Zaragüeta
Zinema ikasgelan programaren eta Begiradak zinema festibalaren sortzailea. Zinema profesionalaren arloan film luzeak egiten lan egin du produkzio, zuzendaritza eta dekorazio sailean. Amatasunak, zinemarekiko zuen ikuspegia aldatu, eta hezkuntza-proiektu ezberdinak sortzen zein ikastetxeetan film laburrak egitea ahalbidetzen hasi zen.

Olatz Beobide
Donostiako Santo Tomas Lizeoan hasi zen antzerkia egiten. ANTZERTIn diplomatu ondoren, London Theatre Centeren jaso zuen formakuntza. Euskal konpainia ugarirekin egin du lana (In Fraganti, Errudun Jaioak, Oleanna, Zaldi urdina…) eta gaur egun Hackerrak antzezlanarekin dabil. 7 denboralditan Goenkaleko zuzendari izateaz gain hainbat filme egin ditu.

Fernando Vera
Zaragozako Unibertsitatean Magisteritza ikasi ostean, Bigas Luna zine-tailerrean, New York Film Academyn eta gidoi, zuzendaritza eta produkzio ikastaro ezberdinetan trebatua. 20 urtetik gorako esperientzia du ikus-entzunezkoen zuzendaritzan. Urteak daramatza hainbat ikastetxetan zinema tresna pedagogikotzat hartzen duten hezkuntza-programak prestatzen eta ezartzen.

Koldo Agirre
Argazkia eta argiztapena ikasi zituen Andoaingo zine eskolan. 2015. urtean ekin zion bere ibilbide profesionalari, kamera-laguntzaile gisa, Kale Begiak eta Errementari bezalako filmetan zein Allí abajo eta La zona bezalako serietan. 2018an, kamara, publizitate, bideoklip, dokumental edo telebista-saioen muntatzaile gisa ekiteari erabaki zuen

Unai Giménez
2009an hasi zen soinu laguntzaile bezala Izarren Argia filmean, eta 2010ean TV Bainet produktoran hasi zen lanean. Filmazioko azken arduradun gisa lan egin du El Hoyo bezalako produkzio nazionaletan, eta 2019an Memoria Demokratikoaren aldeko Nazioarteko Zinemaldiaren soinu onenaren saria irabazi zuen.

Unai Guerra
Zinegilea eta Larrotxene kultur etxean irakasle. Ikasleekin egiten diren solasaldietan parte hartzen du, eta Larrotxenerekin lankidetza koordinatzen du, kultur etxe horrek urtero parte hartzen baitu zinemaldi honetan ikus-entzunezko lantegietan egindako film laburrekin.