PROIEKZIOEN BIDEOAK

2019/10/28

Begiradak zinemaldia hasi da. San Jose eta English School ikastetxeetako lehen hezkuntzako ikasleek Donostiako Aquariuma bete dute, film laburren proiekzioak ikusteko. SANTI UGALDEK -zinema eta telebistako aktore ezagunak- lehen hezkuntzako ikasleekin zinemaldiko lehen egun hori partekatu zuen.

2019/10/29

Gaur Intxaurrondo Hegoa eskolak eta Santo Tomas lizeoak parte hartu dute Begiradak zinemaldian. Ikasleak AQUARIUMEAN elkartu dira OLATZ BEOBIDE aktore eta zuzendariarekin, film laburren proiekzioa partekatzeko.

2019/10/30

Aita Larramendi ikastetxea joan da AQUARIUMEKO proiekzioetara. UNAI GUERRA -zinemako profesional eta Larrotxene kultur etxeko Ikus-entzuneko saileko arduradunak- DBHko 1. eta 2. mailako ikasleekin partekatu du eguna. Gainera, ikastetxe bereko ikasleek aurreko urtean Begirada Kontzienteak programaren barruan egindako film laburra ikusi genuen.

2019/10/31

Begiradak zinemaldiko laugarren proiekzio-egunak ere bete zuen AQUARIUMA. Oriarte institutuko eta Sustaker eskolako ikasleek proiekzio-egun hori FINA SALEGI zinema-ekoizlearekin partekatu zuten.

2019/11/05

Proiekzioen bigarren astea. Donostiako TRUEBA zineman izan zen hitzordua bigarren astean. Astelehen horretan, Santo Tomas lizeoko ikasleek eguna eta elkarrizketa interesgarri bat partekatu zuten BLANCA ZARAGÜETA zinema-gidoilari eta -zuzendariarekin.

2019/11/06

Antigua Luberri, Summa Aldapeta eta Ekintza ikastetxeetako bigarren hezkuntzako ikasleak bertaratu ziren Begiradak zinemaldira. JON GARAÑO zinema-zuzendariarekin elkartu ziren; ikusitako lanei buruz hitz egiteko eta haren lanari eta zinemari buruz, oro har, zituzten zalantzak galdetzeko aukera izan zuten.

2019/11/07

English School eskolako bigarren hezkuntzako ikasleekin film laburren proiekzio interesgarria izan genuen; Giza Eskubideen gaiari buruz hitz egin genuen, horietako lan batzuetan agertzen baitzen. JOSEAN GÓMEZ izan zen gurekin, eta elkarrizketa atseginean aritu ginen elkarrekin.

2019/11/08

Begiradak zinemaldiko proiekzioen azken eguna izan zen. San Benito ikastolako eta Why Not fundazioko ikasleak izan ziren gurekin eta momentu hori JAVI AGIRRE eta ALAZNE AMEZTOY zinemako profesional aitortuekin partekatu zuten. Donostiako SADE eta AQUARIUMARI eskerrak eman nahi dizkiegu gurekin egoteagatik. Baina, batez ere, eskerrak eman nahi dizkizuegu Begiradak zinemaldia sormenez, jakin-minez eta interesez jantzi duzuen ikasle guztiei. ESKERRIK ASKO!