ZINEMA IKASGELAN: BEGIRADAK ZINEMALDIAREN JATORRIA

Ikastetxeetan zinema egiten 10 urte aritu ostean, lehen nahiz bigarren hezkuntzako ikasleekin egindako film laburrak erakusteko espazio bat sortzeko eta soinu eta irudi oneko zinematan proiektatzeko beharra ikusi genuen. Eta publikoa ere behar genuen, ondoren, elkarrizketa sustatu ahal izateko.

Beraz, 2015ean, Ikertzen zinemaldi hau martxan jartzeko erabakia hartu genuen. Begiradak zinemaldiaren lehen edizioa errekorrezko denboran eta erakunde pribatu eta zinemako profesionalen lankidetzari esker egin ahal izan zen. Horietako gehienak Begiradak zinemaldiaren parte izan dira 5 urte hauetan.

Eskerrik asko urtetik urtera egiten laguntzeagatik.