OINARRIAK

Begiradak zinemaldi AMATEUR bat da. Ezin dute parte hartu ikus-entzunezkoen alorreko kolektibo profesional, zinema-eskola, unibertsitate eta halakoek.

Nazio- nahiz nazioarte-mailako kolektibo, ikastola, ikastetxe, BHI, elkarte eta halakoek parte hartu ahal izango dute.

Lanak edozein hizkuntzatan aurkez daitezke, baina gaztelaniazko edo ingelerazko azpitituluak eduki beharko dituzte.

Filmek, gehienez, 15 minutuko iraupena izango dute.

Nahi beste lan bidali ahal izango dira; betiere, 2018 urtea aurretik eginak ez badira.

Antolakuntzak eskubidea izango du Zinemaldian parte hartuko duten lanak aukeratzeko.

Grabaketa orijinalek behar bezala ulertu ahal izateko gutxieneko irudi- eta audio-kalitatea eduki beharko dute. Baldintza hori betetzen ez duten lanak kanpoan geratuko dira.Las grabaciones originales tienen que tener unos mínimos de calidad de imagen y audio para que la obra pueda ser entendida. Las obras que no cumplan ese requisito quedarán excluidas.

IZEN EMATEA bi eratara egin daiteke:

  • FestHome plataformaren bidez.
  • Zinemaldiko webgunean dugun inskripzio-fitxaren bidez.

*Zinemaldiko webguneko inskripzio-fitxaren bidez eginez gero, lana modu pribatuan igo beharko da Vimeo plataformara, eta fitxan esteka eta pasahitza jarri beharko dira, Zinemaldikoak materiala ikustera sar gaitezen.

Lanak aurkezteko derrigorrezko formatuak honako hauek izango dira: MPGE2 .MPEG4 .MOV .AVI

Inskripzio-fitxan eskatutako datuekin batera, lanaren bi fotograma erantsi beharko dira .jpg edo .png formatuan.

Lanak bidaltzeko epea 2020ko apirilaren 6a eta urriaren 16a bitartean izango da.